Archive for the ‘Fisika-Kimika’ category

DBH4 Fisika-Kimika aztekerta

Urtarrila 26th, 2010

Datorren ostegunean, urtarrilak 28 , Fisika-Kimika azterketa izango dugu. Ez ahaztu kalkulagailua ekartzea.

Galileo Galileiren esperimentua

Abendua 10th, 2009

Galileo GalilleiGalileo Galilei (Pisa, 1564 otsailaren 15 – 1642 urtarrilaren 8) filosofo,fisikari eta astronomo italiarra izan zen. Teleskopioaren hobekuntza lanengatik, ilargiaren faseen ikerkuntzagatik eta Kopernikoren lanen sakontzeagatik famatua da.  Galileok dinamikarekin ikerketak burutu zituen, eta bereziki erorketa librearen inguruan Aristotelesen teoriak kolokan jarri zituen.

Aristotelesek gorputzak erorketa librean jausterakoan euren abiadura masarekin erlazionaturik  zegoela esaten zuen, hau da gero eta masa handiagoa gero eta abiadura handiagoa era. Galileok horren aurrean zalantzak zituen eta hori benetan gertatzen zen ziurtatzeko esperimentu bat prestatu zuen. Galileok metodo zientifikoa aplikatuz Aristotelesen teoriak Pisako dorrean frogatu zituen. Bere esperimentuaren behaketaren ondorioz Aristotelesen teoria bertan bera utzi zuen, gorputzak jausterakoan hartzen duten abiadura masarekin erlaziorik ez duela frogatuz.

Guk fisika-kimika ikasgaian Galileoren urratsak jarraituz erorketa aztertu dugu. Horretarako Teknologia ikasgaian arrapala batzuk eraiki ditugu eta gero fisikako orduan zenbait pilota desberdinekin frogatu ditugu kasu bakoitzean distantzia zehatz batzuk betetzeko behar duten denborak neurtuz.

Hona hemen arrapalak eraikitzen genituen bitartean egindako argazkien albuma.

Frogak egiteko gomazko pilota bat eta golf pilota bat erabili genituen, ondoko tauletan emaitzak ikusi ahal dituzue.

Goma bola 0,5 metro 1 metro 1,5 metro 2 metro
Denbora s
0,9 1,41 1,75 1,91
s/t 2 0,57 0,5 0,49 0,5
Azelerazioa 1,14 1 0,98 1
Golf pilota 0,5 metro 1 metro 1,5 metro 2 metro
Denbora 1,36 1,64 1,92 2,44
s/t 2 0,27 0,37 0,4 0,33
Azelerazioa 0,54 0,74 0,8 0,66