Archive for the ‘Deialdiak’ category

Santurtziko XXI. Ingurumen-Lehiaketa

Otsaila 8th, 2010

Urtero bezala, Santurtziko udalak bere Ingurumen-lehiaketa plazaratu du. Aurtengo gaia “Serantes mendia hobetzeko ideia” da. Lehiaketa Santurtzin erroldatuta eta 1992, 1993 edo 1994 urteetan jaiotako pertsonei bideratuta dago. Lanak bakarka edo binaka egin daitezke eta pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

Lehiaketak lau modalitate ditu:

Idazlanak edo kontaketa laburrak: Gehinez, 20 orrialde izango dituzte eta euskarri informatikoan aurkeztuko dira.

Maketak: Berauek egiteko material birziklatua edota birziklagarria (ontziak, latak e.a.) erabiltzeko ahalegina erabili behar da.

Argazkiak edo arte digitala edo ikus-entzunezkoa.

Marrazkiak, margolanak, eskulturak, graffitiak edo antzekoak.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke. Batez ere originaltasuna, udalerria hobetzeko proposamenak eta udalerrirako berariazko ideiak balioetsiko dira.

Idazlanak edo kontaketa laburrak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 8an bukatzen da, lanak 09:00etatik 14:00etara Hirigintza eta Ingurumen Sailean aurkeztuko dira (Parke, 10)

Maketak, Argazkiak edo arte digitala. Marrazkiak, margolanak, eskulturak, graffitiak edo antzekoak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 12a, ostirala, izango da, 09:00etatik 14:00etara bitartean Kresala aretoan (Jose Miguel de Barandiaran, 10).

Lanekin batera, gutun azal itxia aurkeztu beharkoda, eta barruan honako datu pertsonalak sartu beharko dira: izena eta bi abizen, jaoiteguna, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia eta matrikula zein ikastetxean egin de; ikasturtea berariaz adierazi beharko da.

Gutun-azalaren kanpo aldean parte-hartzaileen zenbakia eta aukeratutako modalitatea baino ez dira idatziko Lanean bertan ez da parte-hartzaileen daturik idatzi behar.

Lan saridunak 2010eko martxoaren 16an argitaratuko dira, kresala aretoan. Saria kultura bidaia izango da eta sariak banatzeko momentuan noiz eta nora izango den plazaratuko da.

Lanak 2010eko martxoaren 13tik 14ra erakusgai egongo dira arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, Kresala aretoan. Lanak 2010eko martxoaren 16an eskuratu ahal izango dira sariak banatu ostean.

Orientazioa tutoretzan

Urtarrila 26th, 2010

Norabidea bilatzen

Bakoitzak bere etorkizuna ondo planifikatu ahal izateko zenbait erabaki artu behar ditu. Erabaki horiek garrantzitsuak dira eta gure bizitza etorkizunean baldintzatu dezakete. Hori dela eta Tutoretza orduetan zenbait saio berezi burutuko ditugu Nerea orientatzailearen laguntzaz.  Asteazken honetan horietako bat burutuko dugu, kasu honetan lanbide interesen inguruko galdeketa  burutuko dugu. Galdeketa honen beten bitartez gure interesak zehazten saiatuko gara,beraz burua astintzen hasi beharko gara etekinik handiena atera ahal izateko.

Kaixo Mundua!

Azaroa 3rd, 2009

DBH4A gelako bloga jaio da! Blog honen bitartez gure gelarekin erlazionaturiko gaiak eta berriak plazaratuko ditugu. Blog hau elkarkidetzaren bitartez aurrera eramango dugu DBH4A ikasle irakasle taldearen laguntzaz.