Santurtziko XXI. Ingurumen-Lehiaketa

Otsaila 8th, 2010 egilea: ibon-burgoa No comments »

Urtero bezala, Santurtziko udalak bere Ingurumen-lehiaketa plazaratu du. Aurtengo gaia “Serantes mendia hobetzeko ideia” da. Lehiaketa Santurtzin erroldatuta eta 1992, 1993 edo 1994 urteetan jaiotako pertsonei bideratuta dago. Lanak bakarka edo binaka egin daitezke eta pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

Lehiaketak lau modalitate ditu:

Idazlanak edo kontaketa laburrak: Gehinez, 20 orrialde izango dituzte eta euskarri informatikoan aurkeztuko dira.

Maketak: Berauek egiteko material birziklatua edota birziklagarria (ontziak, latak e.a.) erabiltzeko ahalegina erabili behar da.

Argazkiak edo arte digitala edo ikus-entzunezkoa.

Marrazkiak, margolanak, eskulturak, graffitiak edo antzekoak.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke. Batez ere originaltasuna, udalerria hobetzeko proposamenak eta udalerrirako berariazko ideiak balioetsiko dira.

Idazlanak edo kontaketa laburrak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 8an bukatzen da, lanak 09:00etatik 14:00etara Hirigintza eta Ingurumen Sailean aurkeztuko dira (Parke, 10)

Maketak, Argazkiak edo arte digitala. Marrazkiak, margolanak, eskulturak, graffitiak edo antzekoak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 12a, ostirala, izango da, 09:00etatik 14:00etara bitartean Kresala aretoan (Jose Miguel de Barandiaran, 10).

Lanekin batera, gutun azal itxia aurkeztu beharkoda, eta barruan honako datu pertsonalak sartu beharko dira: izena eta bi abizen, jaoiteguna, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia eta matrikula zein ikastetxean egin de; ikasturtea berariaz adierazi beharko da.

Gutun-azalaren kanpo aldean parte-hartzaileen zenbakia eta aukeratutako modalitatea baino ez dira idatziko Lanean bertan ez da parte-hartzaileen daturik idatzi behar.

Lan saridunak 2010eko martxoaren 16an argitaratuko dira, kresala aretoan. Saria kultura bidaia izango da eta sariak banatzeko momentuan noiz eta nora izango den plazaratuko da.

Lanak 2010eko martxoaren 13tik 14ra erakusgai egongo dira arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, Kresala aretoan. Lanak 2010eko martxoaren 16an eskuratu ahal izango dira sariak banatu ostean.

Orientazioa tutoretzan

Urtarrila 26th, 2010 egilea: ibon-burgoa No comments »

Norabidea bilatzen

Bakoitzak bere etorkizuna ondo planifikatu ahal izateko zenbait erabaki artu behar ditu. Erabaki horiek garrantzitsuak dira eta gure bizitza etorkizunean baldintzatu dezakete. Hori dela eta Tutoretza orduetan zenbait saio berezi burutuko ditugu Nerea orientatzailearen laguntzaz.  Asteazken honetan horietako bat burutuko dugu, kasu honetan lanbide interesen inguruko galdeketa  burutuko dugu. Galdeketa honen beten bitartez gure interesak zehazten saiatuko gara,beraz burua astintzen hasi beharko gara etekinik handiena atera ahal izateko.

DBH4 Fisika-Kimika aztekerta

Urtarrila 26th, 2010 egilea: ibon-burgoa No comments »

Datorren ostegunean, urtarrilak 28 , Fisika-Kimika azterketa izango dugu. Ez ahaztu kalkulagailua ekartzea.

Olatua

Urtarrila 15th, 2010 egilea: ibon-burgoa No comments »

Gaur irudi biziak programaren barruan “Olatua” filma ikusi dugu. Alemaniako film honetan 1967. urtean Palo Altoko (California) ikastetxe batean Ron Jones historiako irakasleak, bere klasean nazismoaren ezarpenaren inguruko esperimentuan oinarritzen da, gaur eguneko Alemanian historia kokatuz.
Filma oso interesgarria da eta tutoretzarako joko handia ematen du hausnarketa eta eztabaida pizteko. Hori dela eta tutoretzako zenbait saiotan landuko dugu.

Hirugarren olatuaren inguruko informazio gehigarria nahi izan ezkero wikipediako sarrera hauek bisita itzazu:
Hirugarren olatuaren esperimentua

Olatua filma

Galileo Galileiren esperimentua

Abendua 10th, 2009 egilea: ibon-burgoa No comments »

Galileo GalilleiGalileo Galilei (Pisa, 1564 otsailaren 15 – 1642 urtarrilaren 8) filosofo,fisikari eta astronomo italiarra izan zen. Teleskopioaren hobekuntza lanengatik, ilargiaren faseen ikerkuntzagatik eta Kopernikoren lanen sakontzeagatik famatua da.  Galileok dinamikarekin ikerketak burutu zituen, eta bereziki erorketa librearen inguruan Aristotelesen teoriak kolokan jarri zituen.

Aristotelesek gorputzak erorketa librean jausterakoan euren abiadura masarekin erlazionaturik  zegoela esaten zuen, hau da gero eta masa handiagoa gero eta abiadura handiagoa era. Galileok horren aurrean zalantzak zituen eta hori benetan gertatzen zen ziurtatzeko esperimentu bat prestatu zuen. Galileok metodo zientifikoa aplikatuz Aristotelesen teoriak Pisako dorrean frogatu zituen. Bere esperimentuaren behaketaren ondorioz Aristotelesen teoria bertan bera utzi zuen, gorputzak jausterakoan hartzen duten abiadura masarekin erlaziorik ez duela frogatuz.

Guk fisika-kimika ikasgaian Galileoren urratsak jarraituz erorketa aztertu dugu. Horretarako Teknologia ikasgaian arrapala batzuk eraiki ditugu eta gero fisikako orduan zenbait pilota desberdinekin frogatu ditugu kasu bakoitzean distantzia zehatz batzuk betetzeko behar duten denborak neurtuz.

Hona hemen arrapalak eraikitzen genituen bitartean egindako argazkien albuma.

Frogak egiteko gomazko pilota bat eta golf pilota bat erabili genituen, ondoko tauletan emaitzak ikusi ahal dituzue.

Goma bola 0,5 metro 1 metro 1,5 metro 2 metro
Denbora s
0,9 1,41 1,75 1,91
s/t 2 0,57 0,5 0,49 0,5
Azelerazioa 1,14 1 0,98 1
Golf pilota 0,5 metro 1 metro 1,5 metro 2 metro
Denbora 1,36 1,64 1,92 2,44
s/t 2 0,27 0,37 0,4 0,33
Azelerazioa 0,54 0,74 0,8 0,66

Fisikako bektoreen ariketen zuzenketa orria

Azaroa 27th, 2009 egilea: ibon-burgoa No comments »

Hemen gaur Fisika-Kimika orduan banatutako  bektoreak lantzeko ariketa horien emaitzak zuen lana ondo egin duzuela ziurtatu ahal izateko. Hori bai ez begiratu ariketak egin artean ;-)

Bektoreen zuzneketa orria

Gelako ordutegia

Azaroa 25th, 2009 egilea: ibon-burgoa No comments »
4A
/~\ Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
8:30
9:30
EUSKARA
GIZANE
GAZTELANIA
UZURI
FRANTSESA
ADIRANE
INGLES ELKAR
RAQUEL
INFORMATIKA
IBON
SOIN HEZKUNT
ARKAITZ
FISI-KIMI
IBON
9:30
10:30
MATEMATIKA
SAIOA
FISI-KIMI
IBON
EUSKARA
GIZANE
GIZARTE
LEIRE
  jolastordua
10:45
11:40
INGELESA
ROBBIE
MATEMATIKA
SAIOA
TEKNOLOGIA
IBON
BIO-GEO
CARLOS
FISI-KIMI
IBON
INGELESA
ROBBIE
11:40
12:35
GAZTELANIA
UZURI
ETIKA
NEREA
GIZARTE
LEIRE
GAZTELANIA
UZURI
  jolastordua
12:50
13:45
INGLES ELKAR
RAQUEL
INFORMATIKA
IBON
FRANTSESA
ADIRANE
EUSKORD
GIZANE
MATKORD
SAIOA
INGELESA
ROBBIE
EUSKARA
GIZANE
  eguerdia
15:00
16:00
GIZARTE
LEIRE
INGELESA
ROBBIE
TUTORETZA
IBON
MATEMATIKA
SAIOA
TEKNOLOGIA
IBON
BIO-GEO
CARLOS

Kaixo Mundua!

Azaroa 3rd, 2009 egilea: admin 1 comment »

DBH4A gelako bloga jaio da! Blog honen bitartez gure gelarekin erlazionaturiko gaiak eta berriak plazaratuko ditugu. Blog hau elkarkidetzaren bitartez aurrera eramango dugu DBH4A ikasle irakasle taldearen laguntzaz.